Bide publikoa okupatzea, materialen maileguarekin edo gabe
Deskripzioa: bide publikoa okupatzeko eskaera egitea, materialen maileguarekin edo gabe.
Eskaera nola egin:
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
- Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Bide publikoa okupatzeko eskaera materialarekin edo gabe eskaera-orria behar bezala beteta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
- Egin nahi den jardueraren programa osoa.
- Planoa, 1:200 eta 1:100 eskala artekoa. Bertan okupatuko den azalera eta jarri nahi diren elementu guztiak (mahaiak eta aulkiak, oholtzak, ur- eta argi-harguneak, etb.) islatu behar dira: zer jarriko den, zenbat, elementu bakoitzaren neurriak, non jarriko diren zehaztuta.
Tasak: bide publikoaren okupazioak egiteko tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko, ordenantza fiskalen ataleko udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza kontsultatu.
Materialak:
- Bide publikoa okupatzeko eskaerak, 20 egun aurretik gutxienez egin behar dira.
- Jendaurreko ekitaldiak burutzen direnean, herritarrei orohar ematen zaizkien azalpenak, bai ahoz, bai idatziz, euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira. Herritar multzo euskal hiztunari zuzenduta dagoenean, euskara hutsean egin daiteke. Entzule motagatik gaztelaniaren erabilera nagusi den jardueretan euskararen erabilera bermatuko da sarreran, aurkezpenetan eta laburpenetan.
- Materialak ebazpenean adierazitako moduan eta lekuan jasoko dira.
- Eskaera egiten duen erakundeak edo pertsonak konpromiso hauek hartzen ditu: material horiek esandako jarduera edo ekitaldi horretan erabiltzea; materialok zaintzea eta gordetzea, eta, erabili ondoren, entregatu zitzaizkionean bezala itzultzea. Aldi berean, laga zaion lekua zuzen erabiltzeko ardura hartzen du eta lekua garbi utziko du ekitaldia edo ikuskizuna amaitu ondoren.
- Jarduera edo ekitaldia amaitu ondoren, Udalak materialak eta bide publikoa nola dauden aztertuko du. Lekuak edo/eta materialak kaltetu direla ikusten badu, kalteen balorazioa egingo du. Hortik aterako den zenbatekoa derrigorrezko ondare-prestazio bat izango da, eta, kobratzeko, diru-bilketako prozedurari jarraituko zaio, prozedura horrek dakartzan errekarguak barnean direla hala badagokio.
- Eskatzaileak, Udalak baimendutako okupazioa ezereztu behar duenean, Zerbitzu Sailari jakinarazi beharko dio, gutxienez ekitaldia egin baino 3 egun lehenago. Jakinarazpena telefonoz (943 70 84 06) edo e-mail bidez (zerbitzuak@eibar.eus) egin daiteke.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Bide publikoa okupatzeko edo/eta materialak lagatzeko eskaera Ikusi | Jaitsi (132.8 KB) |
Bide publikoa okupatzeko eskaera materialarekin edo gabe Ikusi | Jaitsi (133.2 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |