Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Materiala lagatzeko eskaera (bide publikorik okupatu gabe)

DeskripzioaUdalak materiala lagatzeko eskatzea, ekitaldi txiki bat egiteko, bide publikoa okupatu gabe.

Eskaera nola egin:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Materiala lagatzeko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.

Materiala lagatzea:

  • Materiala lagatzeko eskaerak, 20 egun aurretik gutxienez egin behar dira.
  • Materialak jakinarazpenean adierazitako moduan eta lekuan jasoko dira.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du materialak adierazitako jarduerarako erabili, zaindu eta zaintzeko, eta erabilera-baimenaren aldia amaitzean itzultzeko, entregatu ziren baldintza berberetan. Ekitaldia amaitu ondoren, Udalak materialen egoera egiaztatuko du.
  • Eskatzaileak, material eskaera ezereztu behar duenean, Zerbitzu Sailari jakinarazi beharko dio, gutxienez ekitaldia egin baino 3 egun lehenago. Jakinarazpena telefonoz (943 70 84 06) edo e-mail bidez (zerbitzuak@eibar.eus) egin daiteke.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Materiala lagatzeko eskaera-orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 133 KB)
Nabigazioa