Eibarko Udala

Ehorzketak Eibarko udal hilerrian edo kanposantuan

Deskripzioa: ehorzketak nitxoetan, errautsen nitxoetan, panteoietan, lurrean, erabiltzeko lagatako nitxoetan eta erabiltzeko lagatako errauts nitxoetan

Organo tramitatzailea: Eibarko udalaren Zerbitzu Saila.

Eskaera egiteko lekua: agiriak edo dokumentuak enterradoreari eman behar zaizkio.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

 

Tasak: zerbitzuaren eskatzailea (zergaduna) derrigortuta dago hileta-araudian eta gai horren inguruan udal erregelamendu, Ordenantza eta xedapenetan jasotako guztia betetzera.

Dagokion udal tasa, diru-bilketarako administrazio-prozeduraren arabera aurkeztu eta kobratuko da. Tasen kitapena erabilera-lagapenaren titularra den pertsonari jakinaraziko zaio, beti ere, jakinarazpena bidaltzeko eta ordain-ketaren gestioa egiteko beste erakunde bati baimena eman ez bazaio (ehorzketa-etxea, aseguru-etxea…).

Ordaintzeke utziz gero, udalak bidezkoa den zenbatekoa lagapenaren titularrari erreklamatuko dio.

Dagokion tasa zein den jakiteko ikusi  ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA.

 

Oharrak: pertsona bat hiltzen denean, normalean, ehorzketa-etxeak edo aseguru-etxeak izaten dira tramiteak egiten dituztenak.

Ehorzketa-etxeek edo aseguru-etxeek dihardutenean, hildakoaren senideek haiei baimena eman diezaieke likidazioaren jakinarazpena jaso eta ordainketaz arduratu daitezen. Horretarako beharrezkoa da bien baietza jasotzea (familia eta ehorzketa etxea edo aseguru-etxea) eskaera orria izenpetuta.

Nitxoak edo errautsen nitxoak erabiltzeko lagapenak 10 urterako izaten dira ehorzketa egunetik edo errautsak lehenengo aldiz utzi zirenetik aurrera kontatzen hasita. Errauts nitxo bat erabiltzeko lagapena nahi den beste alditan luzatu daiteke10 urterako lagapena amaitzen den egunetik. Ostera, nitxoa erabiltzeko lagapenaren luzapena behin bakarrik eman daiteke, aurreneko lagapenaren epea amaitzen denetik 10 urterako.

Deskargatu dokumentuak
Nitxoak eta errautsen nitxoak erabiltzen lagatzeko eskaera  
Jaitsi (88.8 KB)
Eskaera orria: ehorzketak panteoietan, lurrean, erabiltzeko lagatako nitxoetan eta errauts nitxoetan  
Jaitsi (89.8 KB)