Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Udal Hilerrian obrak egin behar dituela-eta, nitxoak lekuz aldatzea: errausketa / errauts nitxoa eskaera

Eibarko Udalak Udal Hilerriaren irisgarritasuna hobetzeko hainbat obra egiten ditu.

Udal Hilerriko obra horiek direla eta, nitxo batzuk birkokatzeko beharra egoten da. Kasu horietan, Eibarko Udalak jakinarazpen bat bidaltzen die kaltetuei irtenbide desberdinak adieraziz.

Udalak Eibarko Udal Hilerriaren kokapen berri batera (nitxora) eramaten ditu gorpuzkiak, iraungi arte geratzen den aldirako. Kasu horietan, Udalak bere gain hartzen ditu lekualdatzeak eta plaka zaharraren birkokatzeak eragindako gastu guztiak. Aukera hau aukeratzen bada, ez da inolako izapiderik egin behar.

Hala ere, beste aukera bat ere badago: gorpuzkiak erraustea, eta errauts-nitxo bat hartzea Eibarko Udal Hilerrian bertan, edo, bestela, Eibarko Udal Hilerritik kanpo eramatea. Aukera hau aukeratzen bada, errausketan interesatuta daudenek, dagokion eskaera egin beharko dute.

Hartzaileak: Udal Hilerrian obrak egin behar direla-eta, nitxoa birkokatzearen beharraren Eibarko Udalaren jakinarazpena jaso dutenak eta errausketan interesatuta daudenak.

Eskaera egiteko bideak:

  • Elektronikoki. Eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu eta eskaera elektronikoki bete. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.
  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1). 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
Nabigazioa