Eibarko Udala

Eibarko udal hilerriaren beste zerbitzuak

Errausketak, gorpuzkinak lekuz aldatzea...

Deskripzioa: Eibarko udal hilerriaren beste zerbitzuak ondorengoak dira:

  • Gorpuzkinak erre eta 10 urterako errautsen nitxoa eduki.
  • Gorpuzkinak, Eibarko kanposantuan edo udal hilerrian familiak duen beste leku batera eraman (nitxoa, panteoia, lurra).
  • Gorpuzkinak erre eta Eibarko kanposantuan edo udal hilerrian familiak duen beste leku batera eraman (nitxoa, errautsen nitxoa, panteoia, lurra).
  • Gorpuzkinak erre eta Eibarko kanposantutik edo hilerritik beste nonbaitera eraman.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Eskaera nola egin:

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:

 

Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi: 

  • Legezko ordezkapenaren kasuan ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
  • Errautsak errautsen nitxo berri baten (lagapenean ez dagoen errauts nitxoan) sartzea eskatzen denean, nitxoak eta errautsen nitxoak erabiltzen lagatzeko eskaera behar bezala beteta. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, inprimakiaren dokumentua ireki, datuak bete eta dokumentua gorde, ondoren eskaerari erantsi ahal izateko.

 

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Oharrak: aukeratutako zerbitzuari dagokion tasa zein den jakiteko ikusi horren inguruko UDAL ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINTZEAGATIK ETA ADMINISTRAZIO-JARDUERAK EGITEAGATIK DAGOENA.

 

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: Eibarko udal hilerriaren zerbitzuak  
Ikusi | Jaitsi (148.0 KB)
Nitxoak eta errautsen nitxoak erabiltzen lagatzeko eskaera  
Jaitsi (88.8 KB)