Eibarko Udala

Errauts nitxoen luzamendua

Deskripzioa: errautsen nitxoak 10 urterako izaten dira, eta hortik aurrera, aukera dago 10 urteko luzamendua nahi beste aldiz eskatzeko. Horri deitzen zaio "Erraus nitxoen luzamendua".

Udalak, nitxo-lagapenaren denbora amaitu baino lehen, aurreko hilabetean, pertsona guztiei jakinarazpen bat edo karta bat bidaltzen die denbora amaitzear dagoela esaten.

Nitxoa beste hamar urtez eduki nahi duenak, eskaera egin behar du. Udalaren karta jasotzen denetik, hamabost (15) eguneko epea dago eskaera egiteko. Denbora horren barruan ez bada ezer esaten, udalak, doakionak ez duela nitxoa denbora gehiagoan edukitzerik nahi ulertuko du eta lagapena amaitutzat emango du; kasu horretan, kanposantuko edo hilerriko beharginek errautsak nitxotik atera eta bertako hezurtegian lagako dituzte.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Eskaera nola egin:

Bertaratuta: txartelaren eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu.

  • Legezko ordezkapenaren kasuan ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Oharrak: Errauts nitxoak, 10 urterako lagatzen dira, eta denbora hori, bertan sartutako lehenengo errautsak han utzi zirenetik aurrera hasten da kontatzen, gerora bertan nitxoan beste gorpuren baten errautsak sartu arren. Nitxo horretan, nahi denean sar daitezke beste errauts batzuk. Errautsen kasuan ez da kontuan hartzen bata sartu zenetik hurrena sartu arteko denbora-tartea.

Errauts nitxoen luzamenduari dagokion tasa zein den jakiteko ikusi horren inguruko ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA.

 

Deskargatu dokumentuak
Errautsen nitxoak denbora gehiagoan erabiltzen lagatzeko eskaera  
Ikusi | Jaitsi (137.2 KB)