Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zoru pelbikoa indartzeko tailerra: gure gorputzak ahalduntzen

Zoru pelbikoaren muskulazio guztia indartzea da tailerraren helburua. Tailerra edozein emakumerentzat da, bereziki menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, edota umetokiko edo puxikako prolapsoak sufritzen dituztenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri dauden emakumeentzat.

Helburuak:

  • Gure gorputza ezagutzen ikastea.
  • Zoru pelbikoa zaintzeko jarrera osasuntsuak ikastea, eta nork bere osasuna zaintzeko higiene eta zaintzarako jarraibideez jabetzea.
  • Sexualitate aske eta seguruaren aldeko apustua egitea.

Edukiak:

Zoru pelbikoaren teoria landu, anatomia, gorputz-jarreraren berreziketa, zoru pelbikoaren kontzientzia hartu, perineorako ariketa zehatzak, gimnasia abdominal hipopresiboa eta gorputz-jarrera egokirako ariketak, zoru pelbikoaren balorazioa.

Tramitatzailea:

Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

 

Nork emango du: Saioa Baena Gorosabel

Hartzaileak:  18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz:  Errebal. 2022ko urriak 21eta 28, azaroak 4, 11, 18 eta 25 eta abenduak 2, 9 eta 16.

Ordutegia:  11:45etik 13:15era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta  gehienez 14 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/guregorputza2022

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 13an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta  udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 13tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa eginbehar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Zoru pelbikoa indartzeko tailerra: gure gorputzak ahalduntzen ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938  telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)
LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)