Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ziklikoki bizi taldean (2023-01)

Tailer honetan ziklikotasuna ikuspegi desberdinetatik lantzen da: gutxieneko ezagutza biologiko batzuk sendotu edota ikastea, hilekoa kudeatzeko produktu desberdinen ezagutza eta erabileraren inguruko ezagutzak zabaldu eta sakontzea, autozaintza eta autoezagutzarako teknikak ikastea erregistroaren edota elikaduraren bitartez eta feminitate eta zikloaren inguruko mito eta sinesmen faltsu errotuak identifikatu eta horiekin etetea, besteak beste. Ziklikoak diren emakumeek* ziklikotasun hori ezagutu, ulertu, onartu eta maitatzen ikasteko.

Helburuak:

  • Hilekoaren zikloaren funtzionamendua ezagutzea.
  • Giza gorputzean eragiten dituen aldaketak identifikatzea.
  • Emakumeon gorputzari eta prozesuei buruz naturaltasunez hitz egitea eta horretarako eremu seguruak sortzea.
  • Norberari hobekien egokitzen zaion bilketa metodoa ezagutu, erabili, mantendu, garbitu eta zaintzen ikastea.
  • Autoezagutzara bidean erregistroaren metodo desberdinak ezagutzea.
  • Hilekoaren ziklioak tabu bat izaten jarraitzen duela jabetzea.
  • Egunerokotasunean barneratuta ditugun sinismen faltsu eta mitoak identifikatzea.
  • Taldeko beste partaideen esperientzien bitartez errealitateaz jabetu eta ahizpatasun eta sororitate gune bat sortzea.

Edukiak: Zikloaren lau faseen ezaugarrietan murgiltzearekin batera emakumearen* gorputz atal  garrantzitsuenen funtzionamendu eta ezaugarrietan sakonduko da.

Hilekoa biltzeko produktu higieniko alternatibo eta berrerabilgarriak ezagutu eta erabiltzen ikasiko da; hauen inguruko zalantzak eta beldurrak argituz.

Norberaren zikloaren fase eta ezaugarriak identifikatzen ikasteko erraminta ezberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasiko da. Aurrehilekoan zein hilekoan zehar izan daitezkeen eragozpenei aurre egiteko teknika desberdinak partekatuko dira.

Ikasten jarraitzeko liburu, dokumental eta bestelako baliabideak eskainiko dira.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Jaione Guisasola Urzelai (Askazi). 

Hartzaileak: 15 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko azaroak 4.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/ziklikokibizi2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiaketa zenbaki bakar bat ateratzen da.

Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroaemateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Ziklikoki bizi taldean ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 356 KB)
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 200 KB)
Matrikula-orria - Hoja de matriculación  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 124 KB)
Nabigazioa