Eibarko Udala

Ziklikoki bizi etxekoekin (2025-01)

Tailer honetan, ziklo menstrualaren inguruko oinarrizko ezagutzak sendotu eta lehen hilekoarekin batera sortzen diren zalantzei aurre egingo diegu.

Helburuak: Lehen hilekoak bizi dituzten ume/nerabeek gertukoenekin batera zikloa ezagutu eta ziklikoki bizitzeko estrategiak barneratzea. Bizitzako fase honetan lasaitasunez eta norberaren burua erdigunean jarriz bizitzen ikastea.

Edukiak: Emakumeon gorputzeko atalak, ziklo menstrualaren faseak eta hauen ezaugarriak, hilekoa biltzeko produktuak, zalantzak argitzeko baliabideak, autoezagutzarako baliabideak, eta zalantza eta beldurrak etxekoekin lantzeko estrategiak ezagutzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Jaione Guisasola Urzelai.

Hartzaileak: 8 urtetik gorako haurrak/nerabeak eta erreferentziazko emakumeak (ama, izeba, amona, arreba, prima) 18 urtetik aurrera.

Non eta noiz: Andretxea. 2025eko maiatzak 17 eta 24.

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 20.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/ziklikoki2025-01

Kudeaketa-arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 25ean.

Matrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartutakoen zerrenda  PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera. 

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo  baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Ziklikoki bizi etxekoekin ikastaroan izena emateko inprimakia, behar bezala beteta,  eta ikastarora joango den adingabearen amak, 18 urtetik gorako emakume batek edo tutoreak sinatuta. 
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.