Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zapatuetako tailerrak (2020-1)

5-11 urte bitarteko haurrentzat antolatutako tailerrak dira. Haurren adinaren arabera aktibitate ezberdinak antolatzen dira: eskulanak, sukaldaritza, dantza, magia… Tailerrak larunbatetan izango dira, azaroan. Txanda ezberdinak antolatu dira.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Hartzaileak: 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak eta LH 1.etik 6.ra bitarteko mailako ikasleak. 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak eta LH1eko haurrak aitarekin, amarekin edo tutorearekin etorri behar dira tailerretara.

Taldeak, datak, ordutegiak, tokia, formatzaileak:

  • HH (2016an jaiotakoak). EDUYOGA. Azaroak 7, 14 eta 21. Portalean. Gutxienez 5 haur, gehienez 7. Enpresa: Muniategui.
    • 1 txanda: 17:00-18:00.
    • 2 txanda: 18:15-19:15.
  • HH (2015ean jaiotakoak). ANIMALIAK ETA AZTARNAK. Azaroak 7, 14 eta 21. Portalean. Gutxienez 4 haur, gehienez 5. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 11:00-12:30.
    • 2 txanda: 16:30-18:00.
    • 3 txanda: 18:15-19:45.
  • LH 1. 1000 KOLORETAKO LOREAK. Azaroak 7, 14 eta 21. Portalean. Gutxienez 4 haur, gehienez 5. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 11:00-12:30.
    • 2 txanda: 16:30-18:00.
    • 3 txanda: 18:15-19:45.
  • LH 2. MAHAI JOLASAK SORTZEN. Azaroak 7, 14 eta 21. Portalean. Gutxienez 5 haur, gehienez 11. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 16:30-18:00.
    • 2 txanda: 18:15-19:45.
  • LH 3 eta 4. ESPERIMENTUAK. Azaroak 14, 21 eta 28. Jazinto Olabeko ludotekan. Gutxienez 5 haur, gehienez 12. Enpresa: Astixa A.Z.
    • 1 txanda: 16:30-18:00.
    • 2 txanda: 18:15-19:45.
  • LH 5 eta 6. ZIENTZIA DIBERTIGARRIA. Azaroak 7, 14 eta 21. Portalean. Gutxienez 5 haur, gehienez 11. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 16:30-18:00.
    • 2 txanda: 18:15-19:45.

 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutakoak 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 20€.

 

Ikastaroaren ordainketa: 2015 urtean jaiotakoak, LH1, LH2, LH5 eta LH6ko ikasleen kasuan, tailerraren ordainketa eskudirutan egingo da, tailerra burutuko den lehen egunean.

2016 urtean jaiotakoei eta LH3 eta LH4ko ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Tailerren hizkuntza: euskaraz. 

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da urriaren 23tik azaroaren 2ra (biak barne).

 

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), arazoaren 4an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: azaroaren 4an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira,plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da azaroaren 4an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

  • “Zapatuetako Tailerrak” izeneko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
  • 2015 urtean jaiotakoak, LH1, LH2, LH5 eta LH6ko ikasleen kasuan, tailerraren ordainketa eskudirutan egingo da, tailerra burutuko den lehen egunean. Eibarren erroldatutakoak: 10 euro. Eibartik kanpokoak: 20 euro (2016 urtean jaiotakoei eta LH3 eta LH4ko ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta).

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
“Zapatuetako Tailerrak”: matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 168 KB)
Zapatuetako tailerrak (2020-1): informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 508 KB)