Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zaintza pertsonaletan eta etxeko garbiketan enplegagarritasuna hobetzeko programa (2023)

Proiektuaren helburuak:

  • Enplegagarritasuna hobetzea, neurrira egindako ibilbide integralen bidez.
  • Gaitasun soziolaboralak handitzea. 
  • Diagnostiko sozio-profesionalak eta lan-munduan sartzeko ibilbide pertsonalizatuak.

Bete beharreko baldintzak:

  • 25 eta 55 urte bitartekoa izatea, eskaera egiten denean.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezian egon eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Batxillergora arteko formazioa.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • 2. Mailako profesionaltasun-ziurtagiria egin nahi izatea eta sarrera-probak gainditu behar izatea.
  • Etxeko zaintzaren eta arretaren alorrean profesionalki jardun nahia izatea. 

Eskaera egiteko epea: 2023ko abenduaren 1etik 15era arte (biak barne). Abenduaren 22ra arte luzatzen da (22a barne).

Tramitazio kanalak:

    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Goian adierazitako baldintzak betetzen dituen pertsonak edo bere ordezkari legalak joan beharko du. Programan parte hartzeko eskaera aurrez aurre beteko dute PEGORAko langileek. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza eguneratua.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.

Programaren garapena:

  1. Parte-hartzaileak aukeratzea.
  2. Banakako eta taldeko orientazioa.
  3. Formazioa.
  4. Ebaluazioa eta jarraipena.
Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 136 KB)