Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zahartze ona izan (2021-01)

Nola zahartu beste modu batera? Espazio honetan, normala eta naturala den prozesu honen dimentsio guztiak jorratu ahal izango dira (maila sozial, ekonomiko, kultural, psikologiko, erlazional eta fisiko), galerei eta doluei —eta baita aukera eta irabaziei ere— aurre egiteko gakoak aurkitzeko.

Helburuak:

  • Etapa berri honetako zahartze-prozesua eta aldaketa psikologiko eta sozialak ezagutzea.
  • Historia pertsonal bakoitzean baliozko baliabideak identifikatzea, etapa hori kalitate handiagoz bizitzeko.Bizi-gogoa eta bizi-kalitatea hobetzea, estresa eta antsietatea murriztea eta autoestimua indartzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: 60 urtetik gorako emakumeak.

Nork emango du: Inma Merino de Castro.

Non eta noiz: Andretxean. 2021eko urriak 14, 21 eta 28, azaroak 4, 11, 18 eta 25 eta abenduak 2, 9 eta 16.

Ordutegia: 12:00-14:00.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelania.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 4 ikasle, eta gehienez 7 ikasle.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2021eko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumeentzakoikastaroakaurrematrikula

 

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 8an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 6an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: 

  • Zahartze ona izan (2021-01) ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezela beteta eta sinatuta.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Zahartze ona izan (2021-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 235 KB)
Zahartze ona izan (2021-01): matrikulazio-orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 118 KB)
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 46 KB)