Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XXVIII. Bakailao lehiaketa: San Andres saria

Eibarko Udalak antolatua, ALKORTA ANAIAK, SOLERA EIBARRESA, INOXIBAR eta URZANTE OLIOAK laguntzarekin.

Noiz izango da: 2021eko AZAROAren 28an (igandea).

Lanean hasteko ordua: 11:00.

Lehiaketa 12:30etan amaituko da.

Non: Errebal Plazian.

Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte.

Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.

Izena emateko epea: 2021eko azaroaren 8an hasiko da eta azaroaren 16an amaituko da.  

Lehiaketan parte hartzeko, izena emateko, formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/bakailaolehiaketa

Gehien jota 50 bikote

Antolakuntzak jarritako osagaiak —  bi kilo bakailao eta olio birjina estra (0,7 azidotasunekoa) — egunean bertan banatuko dira 10:30etan eta parte hartzaileek 30 euroko kuota ordainduko dute izena emategatik

Lehiaketa egunean, taldeek 10:30etan egon beharko dute Errebal Plazian, postuak banatzeko.

Parte hartzaileek berakatzak ekarri beharko dituzte, eta pipermina eta gatza ere onartuko dira. Bakailaoa prestatzeko behar diren tresnak, kazuela barne, bikote parte hartzaileek ekarriko dituzte; saltsa egiteko tresnak ere erabili ahalko dira, hala nola hagaxkak edo barillak, iragazkiak… Bakailaoa pil-pilean eginda entregatuko da. Antolakuntzak emandako 2 kiloak prestatu beharko dituzute bikote parte hartzaileek, ezkatak kendu ondoren.

Epai-mahaia sukaldari ezagunez osatua egongo da.

Sari hauek banatuko dituzte:

  • 1º. Garaikurra, txapelak, 300 € eta Alkorta Anaiak, Urzante Olioak eta www.vinosconsolera.com  etxeek emandako produktuak.
  • 2º. Garaikurra, 200 € eta Alkorta Anaiak, Urzante Olioak eta www.vinosconsolera.com etxeek emandako produktuak.
  • 3º. 100 €, Urzante Olioak eta www.vinosconsolera.com etxeek emandako produktuak.

 

Epai-mahaiak erabakitakoa apela-ezina izango da.

Lehiaketan izen-emateak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.

Deskargatu dokumentuak
Bakailao lehiaketa 2021: Oinarriak  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 28 KB)