Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sukaldaritza osasungarria (2020-01)

Eibarko Udalak sukaldaritza tailerra antolatu du elikadura osasungarria sustatzeko herriko haurren artean. Izena emateko epea urtarrilaren 13tik 21 arte egongo da zabalik. Tailerra Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta egongo da.

Helburuak:

  • Elikadura osasungarria haurren artean sustatzea.
  • Lagun berriak egitea eta adin tarte bereko lotura egonkorrak sustatzea.
  • Haurren aisialdian modu aktiboan gozatzeko aukerak zabaltzea.  
  • Neska-mutilen arteko aukera Berdintasuna sustatzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila (Haurreria eta Gazteria).

Zeinen eskutik: Alazne Agirrezabalaga.

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat.

Tokia: Portalea.

Datak: larunbat arratsaldeetan, urtarrilak 25, otsailak 1 eta 8.

Ordutegia (bakarra aukeratu ahal da):

  • 16:30etik 18:00ra.
  • 18:00tik 19:30era.

 

Ikasleek ekarri beharreko materiala: amantala.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuak: 10 €.
  • Eibartik kanpokoak: 30 €.

 

Ordaintzeko modua: Matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 15.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskeraz.

Izena emateko tokia:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Eskaera egiteko epea: urtarrilaren 13tik 21era (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

 

Kudeaketa arauak: 

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da, urtarrilaren 23an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urtarrilaren 23an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira,plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean, egongo da urtarrilaren 23an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: talde batean izena emandakoen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada eta beste taldean izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, aurreneko taldea beste taldeko ikasleez osatu ahal izango da zozketak emandako emaitzari atxikituz.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Sukaldaritza osasungarria tailerra: izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 133 KB)
Sukaldaritza osasungarria tailerra: informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 129 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 241 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 241 KB)
Listado de admitidos/as  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 241 KB)