Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sasoiko sukaldaritza: Zer egin dezaket udazkeneko nire barazki-saskiarekin? (2023-01)

Tailer honetan ikasiko dugu udazkeneko barazkiak prestatzen eta perretxikoekin, osoko zerealekin, landare-proteinekin, algekin eta abarrekin konbinatzen. Era berean, urte sasoi honetako plateren ezaugarrientzako egokiak diren ebakitzeko eta egosteko teknikak ezagutuko ditugu, gure osasunarentzako ere onenak direnak.

Helburuak:

  • Udazkenezko barazkiak identifikatzea eta haien nutrizio-onurak ulertzea.
  • Udazkeneko barazkiak biltegiratzeko eta kontserbatzeko teknikak ikastea.
  • Sasoiko elikagaien kontsumoa sustatzea, jasangarritasuna sustatzeko.
  • Barazki hauek erabiliz presta daitezkeen hainbat errezeta deskubritzea.

Edukiak: udazkeneko barazkien identifikazioa eta nutrizio-onurak; barazkien kontserbazioa eta biltegiratzea; errezetak udazkeneko barazkiekin; sukaldaritza teknikak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Sustraiak Catering. 

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko urriak 10, 17, 24 eta 31.

Ordutegia: 17:00etatik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/sasoikosukaldaritza2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiaketa zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroaemateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Sasoiko sukaldaritza: Zer egin dezaket udazkeneko nire barazki-saskiarekin? ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 352 KB)
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 199 KB)
Matrikulazio orria - Hoja de matriculación  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 123 KB)
Nabigazioa