Sare sozialetan “EIBARKO ZURE TXOKO GOGOKOENA GABONETAN” lehiaketaren oinarriak
Hala, herritarrek gehien maite dituzten hiri-espazioak balioan ipini, nortasun kolektiboa indartu eta Eibarko txoko esanguratsuen mosaiko bisual bat sortu nahi da Gabonetan. Irudi horiek #GABONAKEIBARREN25 traolarekin argitaratu beharko dira. Ekimen horren bidez, halaber, Gabonetako kanpainan hiria bera dinamizatu nahi da, eta haren merkataritza-, kultura- eta zerbitzu-gaitasuna indartu; aldi berean, herritarren parte-hartzea, sormena eta jai-giroaren hedapena bultzatu nahi dira sare sozialen bidez.
Lehiaketaren izaera
Parte-hartzailea, emozionala eta sortzailea, hiriaren sustapenean eta herritarren eta hiri-espazioen arteko lotura afektiboan arreta jartzen duena.
Lehiaketa doakoa izango da eta oinarri hauetan ezarritako baldintzen arabera garatuko da.
Parte hartzaileak
Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, Eibarren bizi edo ez, profil publikoa Instagramen edota Facebooken dutenak.
Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu ez hautetsiek, ez eta odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailako senideek ere. Ezingo dute parte hartu, ezta ere, Eibarko Udaleko enplegatu publikoek.
Parte hartzeko, argazki bat egin behar da, oinarri hauetako 1. puntuan azaldutako gaiari buruzkoa. Argazkiak edozein koloretan egon ahalko dira (koloretan, zuri-beltzean, sepian…), eta edozein filtro aplikatzea onartuko da.
Lehiaketan soilik onartuko dira lehiaketaren gaia eta parte hartzeko jarraibideak betetzen dituzten argazkiak, betiere programatutako egunen barruan eta oinarri hauetan zehaztutako baldintzekin.
Argazki bakarra onartuko da Facebookeko edo Instagrameko sare sozialeko pertsona edo erabiltzaile bakoitzeko.
Parte hartzeko modua
Argazkia edozein gailutan egin daiteke: kamera, telefonoa, tableta, eta abar.
Parte-hartzaileek profil bat izan behar dute Instagram edo Facebooken.
Argazki bat lehiaketan sartzeko, ezinbestekoa da #GABONAKEIBARREN25 traolarekin etiketatzea eta Eibarko Udala (@eibarkoudala) aipatzea aukeratutako sare sozialean (Instagram edo Facebook), jendaurrean partekatzeaz gain.
Irudiarekin batera, aukeratutako txokoa zergatik den berezia azaldu ahal izango da.
Parte-hartzailearen profila eta argazkia publikoak izan beharko dira; bestela, Eibarko Udalak ezingo ditu ikusi eta ez dira lehiaketan sartuko.
Parte hartzeko epea eta zozketa
Lehiaketa 2025eko abenduaren 1eko 18:00etan hasiko da, eta 2026ko urtarrilaren 6an amaitu, 23:59an. Data horretatik aurrera argitaratutako irudiak ez dira lehiaketaren barruan zenbatuko.
2026ko urtarrilaren 7an, zozketa bat egin ondoren (tresna digital bat erabiliz aukeratuko da irabazlea), irabazlearen izena argitaratuko du Eibarko Udalak Instagrameko eta Facebookeko kontu ofizialetan, eta irabazleak mezu pribatu bat bidali beharko du Udalaren bi kontu ofizialetako edozeinetara (@eibarkoudala), lehiaketaren irabazlea izatearen jakinarazpena jaso duela adieraziz, eta mezu horretan bere izen osoa eta telefono-zenbakia sartu beharko ditu. Ondoren, Udala irabazlearekin harremanetan jarriko da hurrengo urratsak jakinarazteko.
Eibarko Udalak ez du bere gain hartuko telefono-zenbaki okerren ardura.
Saria
Tokiko produktuen otar bat, "Coliseoaren laguna 2025" bi txartel, eta Erosi Eibarren txartelak; guztiaren balioa 500 euro baino gehiagokoa izango da.
Irudien eskubideak eta jabetza intelektuala
Lehiaketan parte hartzen duen bakoitzak argazkiaren jabetza intelektualeko zein industrialeko eskubide guztien titular izatea bermatzen du. Udalak ez du erantzukizunik izango parte-hartzaileek lehiaketaren esparruan egindako edozein arauren ez-betetzeren edo hirugarrenen eskubideen urraketen aurrean; Udala ez da inolaz ere ez-betetze horien erantzule izango.
Parte-hartzailek egindako edo bidalitako argazkiek ez dituzte inoren eskubideak urratu behar, ez dira difamatzaileak edo iraingarriak izan behar, ez dute jaso behar informazio pertsonal intimoa, konfidentziala edo sekreturik, ezta hirugarrenen datu pertsonalik ere. Edozein adinetako pertsonentzako egokiak izan behar dira, eta aplikatu beharreko edozein lege edo araudi bete behar dute. Ez da iraingarritzat, sexualki esplizitutzat, mespretxagarritzat edo desegokitzat jo behar. Aurreko arauak betetzen ez dituzten selfiak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Lehiaketan parte hartzen duten pertsonek Udalari lagako dizkiote argazkien irudi-eskubide guztiak Udalaren profil ofizialetan eta web orrian (www.eibar.eus) argitaratzeko, lehiaketa martxan dagoen bitartean, eta baita egokitzat eta beharrezkotzat jotzen diren momentuetan ere. Ez da eskubiderik lagatzen merkataritza-erabileretarako.
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera, eskatutako informazioa formularioan adierazitako informazio- eta harreman-helburuetarako baino ez da erabiliko, eta ez zaie hirugarrenei emango inolako inguruabarretan. Datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko, Eibarko Udalari jakinarazi ahal izango zaio (Untzaga plaza, 1 – 20600 Eibar/Telefonoa: 943708400 / lehiaketa@eibar.eus), honako datu hauekin: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskaera zehazteko eskabidea, eguna eta interesdunaren sinadura.
Tratamenduaren arduraduna: Eibarko Udaleko Idazkaritza Arloa (Komunikazioa eta Gardentasuna). Telefonoa: 943- 70 84 44 (3219). Emaila: lehiaketa@eibar.eus
Publizitatea
Deialdi honen testu osoa eskuratu ahal izango da Udalaren web-orrian: www.eibar.eus
Organo kudeatzailea
Edozein argibide edo kontsultatarako, interesdunak Eibarko Udaleko Idazkaritza arloarekin (Komunikazioa eta Gardentasuna) harremanetan jarri ahal izango dira 943- 70 84 44 (3219) edo emailez lehiaketa@eibar.eus helbidean.