Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sanandresak Eibarren 2021: kartel lehiaketa

Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak 2021 Sanandresetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Deskripzioa: SANANDRESAK EIBARREN kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Lanak aurkezteko epea: urriaren 1etik 19ra izango da (biak barne).

Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak:

Formulario elektronikoa betetzeko ez da inolako sinadura elektronikorik behar, ezta ere erabiltzaile eta pasahitzik.

Kartela formatu digitalean erantsi beharko da.

  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Kartela euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da.

PEGORAra, Herritarren zerbitzurako bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua izatea. Hitzordua nola eskatu:

- Udal webgunearen bitartez: https://hitzorduak.eibar.eus/pegora/eu

- Telefonoz: 940 70 84 00.

Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Egilearen NAN, AIZ... (14 urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa).
  • Egilearen bizilekua.
  • Egilearen telefonoa.
  • Egilearen e-maila.
  • Egilearen adina.
  • Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
  • Kartelaren lema.

 

Kartelen ezaugarriak:

  • Derrigorrezko testua: SANANDRESAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da (2021).
  • Gaia: norberaren aukeran.
  • Kolorea: norberaren aukerakoa.
  • Neurriak: 70x50 zm.
  • Lanak aurkezteko formatuak:
    • Euskarri gogor baten gainean.
    • Edo formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).

 

Sail arduraduna: Kultura.

Sariak:

  • 15 urtetik gorako pertsonak: 600 euro.
  • 11 eta 14 bitarteko pertsonak: sari berezia (dirurik ez).
  • 10 urte arteko pertsonak: sari berezia (dirurik ez).

Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.

Oharrak:

  • Ez dira onartuko posta eletronikoz eta postaz jasotako lanak.
  • Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
  • Epai-mahaiak urriaren 22an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
  • Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
  • Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
  • Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
  • Saririk jaso ez duten originalak Euskara-Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak Kartelak Sanandresak 2021.  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 318 KB)