Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osasuna plazerra badelako elikadura osasuntsuaz gozatu (2023)

Osasunaz ari bagara, jaten dugunaren inguruan ere bagabiltza. Ikastaro honetan jaten dugunaren garrantziaz eta elikagaiek nutrizionalki zein energetikoki eskaintzen digutenaz jardungo dugu. Horretarako elkarrekin jatekoak prestatzeari ekitea baino gauza hoberik ez da. Botere handia ematen digulako sukaldeko alkimia ezagutzeak.

Helburuak: 

  • Elikadura osasuntsua zer den eztabaidatu eta osasuntsu egoteko behar ditugun osagaiak ezagutzea.

  • Elikagai osasuntsuak nola prestatu ikastea.

  • Elikagaien energia eta nutrizio baloreak ezagutzea.

  • Errezeta erraz eta osasuntsuak prestatzea.

Edukiak: elikadura osasuntsua zer den, elikagaien nutrizio eta energia balioak eta elikagai osasuntsuak prestatzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Olaia Blanco Azpiri.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko maiatzak 9, 16, 23 eta 30.

Ordutegia: 18:30etik 20:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordanketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle. 

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: Ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/elikaduraosasuntsua2023-01/

Kudeaketarako arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 19an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 19tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 19a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da. 
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 19tik aurrera. 

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen de unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da: 

  • Osasuna plazerra badelako elikadura osasuntsuaz gozatu ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 167 KB)
MATRIKULA ORRIA - HOJA DE MATRICULACIÓN  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)