Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osasuna eta zaintza inguruko landareekin (2024-01)

Landareekin eta naturaren munduarekin erlazioan bizitzeko eta gure ongizatea hobetzeko, Eibar inguruan ditugun landareak ezagutzeaz gain, hauen ezaugarriak eta erabilera anitzak ikasiko ditugu. Gure inguruko landareei buruzko ezagutza garaikideak eskuratuko ditugu, jakintza tradizionalenarekin lotuz.

Helburuak: inguruko landareak ezagutzeaz gain, landareen ezaugarriak eta erabilpenak ikastea; landa eremuko jakituria ezagutzea eta zabaltzea; gure osasuna hobetzea eta naturarekiko dugun harremana sakontzea.

Edukiak: landareak, estraktuak, xaboiak, baltsamoak, ukenduak, kremak, herbarioa eta irteera txikiak Arrate inguruan.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Mentxu Amunategi Barandika.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Andirao (Arrate).

  • Euskarazko taldea: 2024ko martxoak 16, apirilak 13 eta 27, maiatzak 11 eta 25 eta ekainak 1.
  • Gaztelaniazko taldea: 2024ko martxoak 9 eta 23, apirilak 20, maiatzak 4 eta 18 eta ekainak 1.

Ordutegia:

  • Euskarazko taldea: 10:00etatik 14:00etara.
  • Gaztelaniazko taldea: 10:00etatik 14:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko otsailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/landareekin2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 17:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera. 

Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa burutuko den lehen egunean aurkeztuz: 

  • Osasuna eta zaintza inguruko landareekin izeneko tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta. 

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Osasuna eta zaintza inguruko landareekin fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 278 KB)
Euskarazko taldean onartutakoen zerrenda - Listado de admitidas en el grupo de euskera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 197 KB)
Gaztelerazko taldean onartutakoen zerrenda - Listado de admitidas en el grupo de castellano  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 181 KB)