Eibarko Udala

Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketa tailerra (2024-01)

Oso modu praktikoan lan egingo dugu, oinarrizko tresnak erabiltzeko gai izan arte eta hasieran konplexuak iruditzen zitzaizkigun zeregin horiek betetzeko. Metodologia sinple eta argi batean oinarrituta lan egingo dugu, alderdi teoriko batzuk jorratuz, gure zailtasunak partekatuz eta gure beharretara egokituz.

Helburuak: tresnak erabiltzen eta oinarrizko konponketak egiten ikastea, zailtasunak partekatzea eta gure behar praktikoak betetzea, landu beharreko gaietan sakontzen lagunduko duten baliabideak ematea eta gure autonomia sustatzea.

Edukiak: kontuan hartu beharreko alderdi teorikoak, tresna elektrikoak maneiatzea, iturgintzako eta elektrizitateko oinarrizko konponketa praktikoak, eta intereseko edukiak eta baliabideak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Ana Oceja Uribe.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2024ko urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, azaroak 6, 13, 20 eta 27 eta abenduak 4.

Ordutegia: 17:30etik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €. 
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:  

https://formularioak.eibar.eus/eu/konponketatailerra2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera. 

Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, eta ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:

  • Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketa tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

ONARTUEN ZERRENDA

MATRIKULA-ORRIA

Deskargatu dokumentuak
Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketen tailerraren fitxa  
Ikusi | Jaitsi (140.9 KB)
Onartuen zerrenda-Listado de admitidas (12).pdf  
Ikusi | Jaitsi (151.4 KB)
Nik ere konpontzen dut_Matrikula orria 2024-01.pdf  
Ikusi | Jaitsi (114.5 KB)