Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Musika eskola: 2020/2021 ikasturtea

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila.

Matrikulak aurkezteko tokia: COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, matrikulazioa ezberdina izango da. Matrikulak emailez egingo dira. Jarraibideak:

  • Matrikulazio orria bete eta jbgmusikaeskola@gmail.com helbidera bidali. (PUNTU HAU DERRIGORREZKOA DA).
  • Dokumentua sinatzerik ez baduzue, bidali sinatu gabe. Uztailaren 1etik aurrera Portaleako atezaintzan entregatu beharko duzue matrikula orria sinatuta eta tarifa bereziak eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa.
  • Gogoratu epe bat dagoela instrumentua mantentzea nahi dutenentzat (derrigorrezkoa da epe honen barruan matrikula orria ondo beteta emailez bidaltzea, nahiz eta sinatu gabe bidali. Ez dira onartuko uztailaren 1etik aurrera aurkeztutako matrikula orriak aurretik matrikula hori ez bada emailez bidali).

 

Lehenengo aldiz instrumentua aukeratuko duzuenontzat, instrumentuen aukeraketa egin eta gero, gu jarriko gara zuekin harremanetan azaltzeko ze instrumentutan matrikulatu behar zareten.

Instrumentuz aldatu nahi duzuenontzat,  zuek ekainaren 10a baino lehen jakinarazi behar duzue aldaketa jbgmusikaeskola@gmail.con helbidera idatziz edo 688 67 56 05 telefono zenbakian.

 

Matrikulak aurkezteko epea:

  • Ekainaren 1etik aurrera:
    • Musika hizkuntza (I eta II. Maila).
    • Korua.
    • Talde instrumentala.
  • Ekainaren 1etik 10era: 2019-2020 ikasturtean instrumenturen batean matrikulatuta egon eta instrumentu berberarekin jarraitu nahi duten ikasleak.
  • Ekainaren 15etik 21era: 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta egon eta instrumenturen batean lehenengoz matrikulatuko diren ikasleak eta instrumentua aldatu nahi dutenek (hauek ekainaren 10a baino lehen adieraziko beharko dute aldaketa jbgmusikaeskola@gmail.com helbide elektronikoan edo 688 67 56 05 telefonora deituta).
  • Ekainaren 22tik 26ra: 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta egon eta bigarren instrumentu batean ere matrikulatu nahi duten ikasleak; baita orokorrean interesa duten guztiak ere

Mesedez matrikula orria betetzerakoan, jarri email-en bat.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Matrikula orria behar bezala beteta.
  • Tarifa bereziak (ez dira metagarriak) eskatzen badira:
    • Familia-unitate bereko hainbat kideren matrikularako: egindako matrikulen fotokopiak.
    • Familia ugarien kasuan: familia ugariaren tituluaren fotokopia.
    • Guraso bakarreko familiaren kasuan: familia liburuaren fotokopia.
    • Familia unitatearen diru-sarreren arabera:
      • Aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpena. Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala. Matrikula egiterakoan dokumentazio hau eskuratu ez bada, 2020ko irailaren 16a arteko denbora dago aurkezteko.
      • Familia Liburuaren fotokopia.
      • Elkarbizitza-bolantea, matrikulazio egunekoa (PEGORAn eskuratu daiteke).
      • % 75eko hobaria eskatzen bada, eta Eibarko Udalari beharrezko datuak/dokumentuak zuzenean eskuratzeko baimena ematen ez bazaio matrikula orrian: Matrikulatutako adingabearen tutela duen pertsona hori matrikulazio-urtearen aurreko urteko abenduaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen dokumentua eta matrikulatutako pertsonaren errolda bolantea.

 

Prezioak eta tarifa bereziak: Tasen dokumentua kontsultatu.

Ikastaroaren ordainketa: Matrikula ordaintzeko 2 aukera daude:

  • Hileroko ordainketa.
  • Ordainketa bakarra.

 

Oharrak: Zalantzak izanez gero edo azalpen gehiago jaso nahi baduzue, idatzi jbgmusikaeskola@gmail.com helbidera edo 688 67 56 05 telefonora deitu.

 

Deskargatu dokumentuak
Musika eskolako matrikula orria: 2020/21 ikasturtea  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 148 KB)