Eibarko Udala

Munduko emakumeen literatura-saioak: Espainiako abangoardia (2025-2026)

Saio historiko hauetan, estatu espainiarrak XX. mendearen hasieratik 1936ko Gerra Zibilera arte (Errepublikatik igarota) bizi izan zuen abangoardia-garaia aztertu eta irakurriko dugu. Rosalia de Castro, Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazán idazleen idazkiak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Garai hartako egile guztiek salatzen dute Espainiako emakumeen egoera, eta hezkuntza, botoa, dibortzioa... aldarrikatzen dituzte. Garai sozialki asaldatua, itxaropentsua, aldaketaz eta ilusioz betea da emakumeentzat.

Beti bezala, literatura-kritika feminista erabiliko dugu testu bateratuak aztertzeko eta komentatzeko.

Helburuak: Emakume egile ezagunak berrirakurtzea eta egile ezezagunak deskubritzea, testuinguru historiko eta literarioari buruz teorizatzea, emakumeek aldaketa sozialari eta errepublikari ekarri zioten guztiari balioa ematea eta ikusaraztea, literatura kritika feministarako tresnak eskuratzea liburuak aztertzeko, garai hartako emakumeen egoera politiko, ekonomiko eta sozialari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat sortzea eta irakurketaren plazera sustatzen jarraitzea.

Edukiak: Kasu honetan, 9 saio izango dira, hilean behin elkartuko baikara urritik ekainera.

1) Taldearen eta saioen aurkezpena.

2) XIX. mendetik (etxeko aingerua), Abangoardiaren aurrekoak.

* Obradoiroko plazako irakasleak (Santiago de Compostela) sortutako planoen eta argazkien aurkezpen baten bidez.

3) Emilia Pardo Bazán. Bere obraren aurkezpena. A Coruña-ko bere etxeko eta museoko argazkiak ikustea.

4) Concepción Arenal.

5) Carmen de Burgos

5) Maistrak: Maria de Maeztu.

6) Luisa Carnés. Tea rooms

7) Clara Campoamor eta botoaren aldeko borroka. Victoria Kent.

8) Ahozko memoriak. Testuaren azterketa

9) Gerra zibilaren etorrera. Testu ilunenak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Ainhoa Aldazabal Gallastegui. 

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak. 

Non eta noiz: Andretxea.

2025eko urriak 8, azaroak 5 eta abenduak 3,

2026ko urtarrilak 7, otsailak 4, martxoak 4, apirilak 15, maiatzak 6, ekainak 3 (asteazkenak).

Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Saioak doakoak dira.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/espainiakoabangoardia2025-2026

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), irailaren 25ean.

Aurrematrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 25etik aurrera.

Aurrematrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: irailaren 25a. Ordua: 9:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 25etik aurrera.

Informazio         gehiago:              943 543 938.

FITXA

Deskargatu dokumentuak
Munduko emakumeen literatura-saioak 2025_2026 EUS.pdf  
Ikusi | Jaitsi (196.6 KB)