Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mugimendu eta sormen tailerra: Musikala sortzen (2020-01)

Eibarko Udalak Arte Eszenikoen inguruan tailerra antolatu du antzerki eta musikalaren mundu ikusgarrian murgiltzeko, haurren gaitasunak eta doaiak garatuz ondo pasatzen duten bitartean. Izena emateko epea otsailaren 24tik martxoaren 3ra bitartean egongo da zabalik. Tailerra LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo da.

Helburuak:

  • Arte Eszenikoa sustatzea.
  • Haurren eskaerei erantzuna ematea.
  • Lagun berriak egitea eta adin tarte bereko lotura egonkorrak sustatzea.
  • Eibarko elkarteei laguntzea.
  • Haurren aisialdian modu aktiboan gozatzeko aukerak zabaltzea.  
  • Neska-mutilen arteko aukera Berdintasuna sustatzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila (Haurreria eta Gazteria).

Zeinen eskutik: KAXA.

Nori zuzendua: LH 5. eta 6. mailakoentzat.

Tokia: PORTALEAN, 3.solairuan.

Datak eta ordutegia: Martxoak 7, 8 eta 14; 17:00etatik 19:00etara.

Ikasleek ekarri beharreko materiala: zapatillak eta arropa erosoa.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuak: 12 €.
  • Eibartik kanpokoak: 28 €.

 

Ordaintzeko modua: Matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 6, eta gehienez 20.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskaraz.

Izena emateko tokia:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Eskaera egiteko epea: otsailaren 24tik matxoaren 3ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

 

Kudeaketa arauak: 

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2020ko martxoaren 5ean.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 5ean 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku batean sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da martxoaren 5ean, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Mugimendu eta sormen tailerra (Musikala sortzen): izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 133 KB)
Mugimendu eta sormen tailerra (Musikala sortzen): informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 315 KB)