Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lehiaketa: Aratosteetan ondoen apaindutako taberna (2020)

Eibarko Udalak “Aratosteetan ondoen apaindutako taberna” lehiaketarako deia egiten du.

Deskripzioa: “Aratosteetan ondoen apaindutako taberna” lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: Aratosteetan bere lokala apaintzen duen Eibarko edozein taberna.

Eskaera epea: otsailaren 10etik 20ra, 14:30ak baino lehen.

Izena emateko kanalak:


Beharrezko dokumentuak:
ez da dokumenturik aurkeztu behar.

Tasak: doan.

Sail arduraduna: Kultura.

Baldintzak:

  • Lokalak otsailaren 21ean arratsaldeko 18:00etarako prest egon behar dira.
  • Epaimahaikideak otsailaren 21ean arratsaldez, tabernetatik pasatuko dira eta epaia ostiral arratsaldean bertan emango dute. Horrela publikoari irabazi duen taberna ikusteko aukera emango zaio asteburuan.
  • Epaimahaikideen balorazioan aukeratutako gaia eta apainketa izango dira kontuan.
  • Saria 500 eurotakoa izango da eta Eibarko Udalaren garaikurra.

 

Oharrak: Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.

 

Deskargatu dokumentuak
Lehiaketaren oinarriak: Aratosteetan ondoen apaindutako taberna (2020)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 308 KB)