Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lehiaketa: Aratosteetako kuadrillen kalejira (2020)

Aratoste zapatu goizean kuadrillen eta familien ilusio eta lanari esker sortzen den jai-giro politari distira eman nahian, Eibarko Udalak kuadrillen arteko desfile-lehiaketa antolatu du.

Lehena. Noiz.

Desfilea 2020ko otsailaren 22an, larunbata, izango da, 12:30ean.

Bigarrena. Parte-hartzaileak.

Kuadrillaren parte-hartzaile kopuruak bi motatakoak izan daitezke:

  • Kuadrilla: Gutxienez 10 partaide izan beharko ditu taldeak.
  • Kuadrilla txikia: 4tik 9ra bitarteko partaide kopurua duten taldeak.

 

Hirugarrena. Parte-hartzaileen adina.

  • Kuadrilla: kuadrillak bi motakoak izan daitezke, helduen kuadrillak eta haurrenak.
    • Helduen kuadrillak: Helduen kuadrillatzat hartzen da kideen erdia baino gehiago 16 urtekoak edo hortik gorakoak direnean.
    • Haurren kuadrillak: Haur-kuadrillatzat hartzen da kideen 3/4 baino gehiago 15 urtekoak edo hortik beherakoak direnean (horiek barne).

 

  • Kuadrilla txikia: Kuadrilla txikiak bi motakoak izan daitezke, helduen kuadrillak eta haurrenak.
    • Helduen kuadrilla txikiak: Helduen kuadrilla txikitzat hartzen da kideen erdia baino gehiago 16 urtekoak edo hortik gorakoak direnean.
    • Haurren kuadrilla txikiak: Haurren kuadrilla txikitzat hartzen da kideen erdia baino gehiago 15 urtekoak edo hortik beherakoak direnean (horiek barne).

 

Laugarrena. Gaia eta disfrazak.

Disfrazen gaia librea izango da, taldekideek aukeratuko dute.

Taldekide guztien disfrazek gaiarekin erlazio zuzena izan beharko dute.

 

Bostgarrena. Izen ematea.

Izena emateko epea 2020ko otsailaren 10ean hasiko da eta otsailaren 20an amaitu, 14:30ean.

Lehiaketan izena ematen duen pertsonak adin nagusikoa izan behar du.

Lehiaketan parte hartzeko, izena emateko bideak:

 

Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), eskatzaileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

  • Eskatzailearen datuak.
  • Kuadrilla mota.
  • Kuadrillaren izena.
  • Disfrazaren gaia.
  • Kuadrillaren partaide kopurua.
  • Desfilean turismo-ibilgailurik erabiliko den.

 

Seigarrena. Ibilbidea.

Desfilea 12:30ean hasiko da Untzagan. Ibilbidea honako hau izango da:

Untzaga, Kalbetoi, Bidebarrieta, Julian Etxeberria, Toribio Etxebarria eta Untzaga (grada aldea).

Izena ematen duten taldeek ibilbide guztia egin beharko dute.

 

Zazpigarrena. Desfilea.

Desfilean, turismo-ibilgailuek parte hartu ahal izango dute.

Desfilea hasi baino ordu laurden lehenago (12:15ean) taldeko arduradun bat (bakarrik bat) karpako eszenatokira etorri beharko da desfilearen zenbakia jasotzera. Zenbakia desfilearen ordena adierazteko da.

Desfilean turismo-ibilgailu batekin parte hartu ahal izateko, indarrean dagoen dokumentazio hau erakutsi beharko da, desfilerako zenbakia jasotzerakoan:

  1. Ibilgailuaren gidariaren gidatzeko baimena.
  2. Ibilgailuaren zirkulazio-baimena. Baimenik ezean, Trafikoko Bulego Nagusiak sortutako behin-behineko baimena.
  3. Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela eta IATaren azkeneko informea.
  4. Indarrean dagoen aseguru-poliza eta aseguruaren azken ordainagiria.

 

Banatzen den zenbakia agerian eraman beharko da ibilbide guztian zehar. Antolatzaileek adierazten dituzten adierazpenak bete beharko dituzte taldeek.

Desfilearen amaieran argazki bat egin beharko da Untzaga plazako harmailetan. Untzagara ailegatzerako euria egingo balu, argazkia karpan dagoen eszenatokian egingo litzateke.

Desfilea hasteko orduan euria egingo balu, desfilea karpan muntatuta dagoen eskenatokian egingo litzateke. Talde bakoitzak eskenatoki gainera igo beharko du eta abesti bat, aldez aurretik aukeratua eta pendrive edo CDan antolatzaileei desfilearen egunean entregatu beharko dutena, dantzatu eta desfilatu beharko du.

 

Zortzigarrena. Balorazio irizpideak.

Disfrazak taldekideek eginak izatea baloratuko da, eta baita instrumentu, tresna edota tramankuluek aukeratutako gaiarekin erlazio zuzena izatea ere.

Aukeratutako gaiarekin zerikusi zuzena duten dantza, abesti, koreografia, musika zein bestelakoak desfilearen ibilbidean zehar egitea ere baloratuko da.

Epaimahaikide bakoitzak hurrengo taulan azaltzen diren balorazio-irizpideak puntuatuko ditu 1etik 5era:

  • Gaia.
  • Disfrazen diseinu eta konfekzioa.
  • Animazioa kalejiran zehar, abestiak, antzerki-izaera, koreografiak...
  • Tresna, tramankulu edo karrozak.

 

Bederatzigarrena. Desfilea bertan behera gelditzea.

Adierazita azaltzen den desfile-data bakarra izango da. Arrazoi klimatologikoengatik edo ezbeharren batengatik antolatzaileek desfilea bertan behera utzi ahal izango dute. Desfilea bertan behera gelditzen bada, ez da inola ere beste data batera aldatuko.

 

Hamargarrena. Informazioa.

Arau hauen inguruan edozein zalantza izanez gero, helbide honetan izango duzue argitzeko aukera: Portalea. Kultura saila. 943 708 435 telefonoan edo kultura@eibar.eus helbide elektronikoan.

Hamaikagarrena. Epaimahaikideen erabakia eta saria.

  • Kuadrilla helduak
    • 1. saria……………...……..400€
    • 2. saria………………….....200€
    • 3. saria…………………….100€

 

  • Kuadrilla haurrak
    • 1. saria……..……………...Afari-merienda bat + Antzerkirako sarrerak
    • 2. saria……………………..Afari-merienda bat

 

  • Kuadrilla txikia helduak
    • 1. saria………………….....200€
    • 2. saria…………………….100€

 

  • Kuadrilla txikia haurrak
    • 1. saria…………………....Afari-merienda bat + Antzerkirako sarrerak
    • 2. saria…………………….Afari-merienda bat

 

Epaimahaikideen erabakia 2020ko otsailaren 22an arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Untzaga plazako karpan izango den familia eta haurrentzako dantzaldian.

Irabazleek eszenatokian jasoko dituzte sariak.

 

Hamabigarrena. Oinarrien onarpena.

Lehiaketa honetan izena emateak bai oinarriak bai epaimahaikideen erabakia onartzea dakar.

 

Deskargatu dokumentuak
Lehiaketaren oinarriak: Aratosteetako kuadrillen kalejira (2020)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 557 KB)
Kuadrillako kideen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 85 KB)