Eibarko Udala

La jauría: idazketa sortzaile feminista (2026-01)

Idatzi egin behar dugu hitz egin beharra dugulako eta batzuetan ez dakigulako nola egin. Elkarri irakurri behar diogu, istorioak partekatzea delako modu bakarra irakatsi zigutena aldatzeko. Idazteko tailerra gune bat da gure sormena ezagutzeko, liburuez hitz egiteko, gure ideiekin gozatzeko, testuak inprobisatzeko, blokeoak hausteko eta gure burua adierazten ikasteko. Ortografia-akatsek ez dute garrantzirik, eta ez da beharrezkoa gogoratzea institutuan literaturari buruz kontatu zigutena; sortzeko, nahikoa da libre sentitzeko gogoa izatea.

Helburuak: sormena, idazmena  eta jendaurrean irakurtzeko trebetasunak sustatzea, baita norberaren ideiak komunikatzeko gaitasuna ere.

Edukiak: literatura-baliabideak, sormen-blokeoak hausteko tresnak, eta beste egile batzuen irakurketak gomendatzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Amaia Barrena Garcia

Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak.

Non eta noiz: Andretxea. 2026ko martxoak 6, 13, 20 eta 27.

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Saioa doakoa da.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko otsailaren 2tik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/jauria2026-01

Kudeaketa arauak: 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 26an.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Berdintasun Zerbitzuan egingo da, otsailaren 26an, 09:00etan. Era honetan egingo da:

Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.

Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.

  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 
  • Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.

FITXA