Kintsugi. Hitzak josten (2025-01)
Helburuak: Irudiak irakurtzen ikastea, irakurketaz gozatzea, istorio kolektiboak sortzea, literaturarekin jolastea eta autore desberdinak ezagutzea.
Edukiak:
Jugamos al escondite. Verónica Fabregat (Akiara books 2022)
Kintsugi. Issa Watanabe (El zorro rojo, 2023)
En el silencio del bosque. Cristina Perez Navarro (A buen paso, 2010)
Sombras. Suzy Lee (Barbara Fiore, 2010)
Ladrón de gallinas. Beatrice Rodriguez (El zorro rojo, 2019).
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango du: Ainhoa Aldazabal Gallastegui.
Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak.
Non eta noiz: Andretxea. 2025eko martxoak 4, apirilak 8, maiatzak 13 eta ekainak 10.
Ordutegia: 17:15etik 18:45era
Saioetara ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.
Ordainketa: Saioak doakoak dira.
Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 15.
Ikastaroaren hizkuntza: euskara.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/kintsugi2025-01
Kudeaketa-arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 25ean.
Matrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartutakoen zerrenda PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 25etik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
- Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera.
Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.