Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kanpoko landare apaingarriak zaintzeko eta mantentzeko tailerra

Doako tailer honetan, kanpoko loreak zaindu eta mantentzeari buruzko hainbat gai landuko dira: substratu motak, ongarri kimiko edo organikoen erabileraren arteko desberdintasunak, landareen kokapenaren araberako ureztatze kantitatea, lorontzi motak eta landarea kokatuta dagoen lekuaren araberako lore motaren aukeraketa. Lore apaingarri erabilienen ezaugarriak ere ezagutaraziko dira. Tailerra ekainaren 2an egingo da 18:00etatik 19:00etara Portaleko A batzartokian. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea maiatzaren 25etik 30era (biak barne). Plazak mugatuta daude.

Kudeaketa-erakundea: Eibarko Udaleko Ingurumen Saila.

Helburua: Udalerriko balkoi eta leihoetan landare- eta lore-elementuen erabilera sustatzea, ingurumen-kalitatea hobetzen laguntzeko eta hiri-ingurune atseginagoa eta estetikoagoa sortzeko.

Hartzaileak: Adin nagusikoei zuzendua.

Tailerrari buruzko informazioa:  

    • Nork emana: Kimu bat.
    • Tokia: Portalea Kultur Etxea (A batzartokia).
    • Eguna eta ordua: Ekainak 2, 18:00 – 19:00.
    • Hizkuntza: Euskara.
    • Ikasle kopurua: gutxienez 5, gehienez 15.

Tailerraren prezioa: Doakoa.  

Izena emateko epea: maiatzaren 25etik 30era (biak barne).

Izena emateko modua: izena emateko 3 modu daude:

  • Maiatzaren 25ean Untzaga plazan egingo den lore banaketan, 10:00etatik 13:00etara.
  • Herritarren Zerbitzurako Bulegora (PEGORA) joanda (Astelehenetik asteazkenera: 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Ostegun eta ostiraletan: 8:30etik 14:30era).
  • Inprimaki hau betez: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/kanpokoloreak

Kudeaketa arauak:

Izena emateko epea amaitu ondoren, behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeak kudeatuko dira.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle kopurua gainditzen ez badu, ikastaroa bertan behera utziko da. Kasu horretan, abisu bat argitaratuko da udalaren webgunean (www.eibar.eus2022ko maiatzaren 31an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak gutxieneko ikasle kopurua gainditzen badu, baina ezarritako gehienezko kopurua gainditzen ez badu, izen-emate guztiak onartuko dira.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gehienezko ikasle kopurua gainditzen badu, ikasleen hautaketa inskripzio-ordenaren arabera egingo da.

Ikastaroa emango bada, onartutakoen zerrenda eskuragarri egongo da PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), abisuen atalean, 2022ko maiatzaren 31tik aurrera, 12:00etan. Hala ere, tailerra egin aurretik, onartutakoekin posta elektronikoz edo telefonoz kontaktatuko da.

Informazio gehiago:

ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 335 KB)