Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Joskintza eraldatzailea (2023)

Tailer honetan norberak etxean josteko, arropa konponketak eta moldaketak egiteko oinarrizko teknikak ikasiko ditugu. Josteko makinarik gabe eta oso baliabide gutxirekin lortu dezakegu gure autonomia maila hobetzea. Horrez gain, aitzakia polita da moda industriaren eta arroparekin daukagun harremanaren inguruan hausnartzeko.

Helburuak:

  • Gure autonomia sustatzea.
  • Sormena sustatzea, ahalduntzeko tresna gisa.
  • Modaren industriari eta gure kontsumo-eredu kulturalari buruzko gogoeta egitea.
  • Alternatiba ekologikoak eta ekonomikoak ezagutzea.

Edukiak: arropa konpontzeko trikimailuak, arropa moldaketak, kamisetak biziberritzea eta birziklapena. 

Tramitatzalea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Michaela Fortova.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko maiatzak 8, 15 eta 22 eta ekainak 5, 12 eta 19.

Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle. 

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronkoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/joskintza2023-01

Kudeaketa arauak: 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 19an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 19a. Ordua: 13:00Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematenduen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren,behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Joskintza eraldatzailea ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 165 KB)
MATRIKULA ORRIA- HOJA DE MATRICULACIÓN  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)