Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jolasetik eta barretik geure burua ahalduntzen (2023)

Tailer honetan, inprobisazio-tekniken bidez, geure burua ezagutuko dugu pixka bat gehiago, gure mugak ezagutuko ditugu eta gure arteko harremanak baldintzatzen dituzten blokeoak desegingo ditugu. Jolasetik eta barretik beren burua ezagutu eta esperimentatu nahi duten emakume guztiei zuzenduta dago.

Helburuak:

  • Geure buruaz barre egiteko aukera irekitzea.
  • Onarpena eta asertibitatea lantzea.
  • Antzerki inprobisazioaren teknikara hurbiltzea.
  • Egunero agertzen zaizkigun egoeren aurrean barrearen garrantzia baloratzea.

Edukiak: antzerki-inprobisazioko teknikak, ahalduntzea inprobisazioaren bidez, gorputz-adierazpena, lan korala, pertsonaiak sortzea eta jolas anitzak inprobisatzeko baliabideekin.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Elba Ruiz eta Zahira Montalvo, Kankaneo teatro.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko maiatzak 5 eta 6.

Ordutegia: ostirala 17:00etatik 20:00etara eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan.

https://formularioak.eibar.eus/eu/jolasetiketabarretik2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren19an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 19a. Ordua: 13:00Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izenaeman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalare nwebgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Jolasetik eta barretik geure burua ahalduntzen ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA- LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 173 KB)
MATRIKULA ORRIA - HOJA DE MATRICULACIÓN  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 118 KB)