Eibarko Udala

Irrintzi tailerra: jatorrira itzuliz (2026-01)

Irrintziak botatzen ikasteko eta haien historia ezagutzeko tailer teoriko-praktikoa. Saio honetan euskal kultura zabaltzeaz gain, ondare inmaterial hau ezagutzera emango da, irrintziak botatzeko gorputza nola erabili ikasiko da eta oihu mota ezberdinak irakatsiko dira, giro lasaian eta lotsa alde batera utzita.

Helburuak: Oihu honi buruzko ezagutza teorikoa eta praktikoa eskuratzea, pertsona bakoitzaren oihua hobetzea eta ahalduntze indibiduala zein kolektiboa indartzea.

Edukiak: teoria eta praktika uztartzea, ahotsarekin eta gorputzarekin esperimentatzea, eta irrintzia behar bezala botatzeko materialak eta teknikak ezagutzea. 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Amaia Gartzia Uriondo

Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak.

Non eta noiz: Arrateko aterpetxea. 2026ko maiatzak 14.  

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Ikastarora ekarri behar den materiala: Esterilla bat eta ura.

Ikastaroaren prezioa: 

7 €

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 20.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko otsailaren 2tik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/irrintzia2026-01

Kudeaketa-arauak: 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 26an.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 26an, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Irrintzi tailerra: jatorrira itzuliz  tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.

Ikastaroaren FITXA