Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Irakurketa errazerako sarrera saioa (2024-01)

Gogoeta-saio honetan kolektiboki pentsatuko dugu irakurketa errazaren beharraz osasun mental feministaren tresna gisa. Irakurketa erraza ulerterrazagoak diren dokumentuak sortzeko modu bat da. Pertsona guztientzat da baliagarria. Baina, batez ere, ulermen-arazoak dituzten pertsonentzat da baliagarria. Irakurketa errazago egiteko, garrantzitsua da arau batzuk jarraitzea eta dokumentuak baliozkotzea.

Helburuak: herritarrak sentsibilizatzea irakurketa errazak osasun mental feministaren tresna gisa duen garrantziaz, ezagutza eta kultura eskuratzen laguntzea eta irakurmena hobetzen laguntzea.

Edukiak: irakurketa errazari buruzko teoria eta taldeko irakurketa erraza kasu praktiko baten bidez.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Estereotipak elkartea.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak. Bereziki, dibertsitate intelektuala eta mentala, espektro autistaren nahasmendua, hartutako kalte zerebrala, gorreria, gor-itsutasuna, TDAH eta Afasia duten pertsonak. Emakume migratuak edo gutxi alfabetatuak. Adineko emakumeak eta irakurtzeko trebetasun mugatua dutenak.

Non eta noiz: Andretxea.

2024ko maiatzak 27.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Saioa doakoa da.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko otsailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/irakurketaerraza2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 17:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera. 

Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa burutuko den lehen egunean aurkeztuz: 

  • Irakurketa errazerako sarrera izeneko tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta. 

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Irakurketa errazerako sarrera saioa fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 54 KB)