Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen (2023)

Tailer honetan, inguruko landareak identifikatuko ditugu, haien propietateak ere ezagutuko ditugu eta herbario eder bat osatuko dugu. Gainera, olioak, ukenduak, alkoholak eta bestelako edabeak egiten ikasiko dugu metodologia praktiko baten bitartez.

Helburuak:

  • Inguruko landareak ezagutzea, bai fisikoki, bai haien erabilerari eta propietateei dagokienez.
  • Olioak, ukenduak, alkoholak eta bestelakoak egiten ikastea.
  • Gure ongizatea handitzea.

Edukiak: inguruko landareen erabilpena eta propietateak, herbarioa, olioak, ukenduak eta alkoholak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Mentxu Amunategi.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andirao elkartearen lokalean. Arraten. 2023ko maiatzak 13 eta 27.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 17 ikasle. 

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastoan izena emateko aurrematrikula egin beharko da. 2023ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/landareak2023-01

Kudeaketarako arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 19an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 19a. Ordua: 13:00Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbak iguztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 173 KB)
MATRIKULA ORRIA - HOJA DE MATRICULACIÓN  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)