Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

IKASTAROA: Belaunaldien arteko autodefentsa feminista (2021-01)

Ikastaro hau ama-alabei, izena-ilobei, amona-bilobei… eta adingabe batekin (8 eta 11 urte bitartean) lotura afektiboa duen edozein emakume helduri zuzenduta dago. Helburua nesken autonomia eta espiritu kritikoa handitzea da.

Helburuak: Elkarri erantzunez geure genealogia eraiki ahal izateko, segurtasun-espazio bat sortzea eta aukera ematea adingabeek giza harremanak – berdintasunezkoak, onak eta osasuntsuak diren harremanak – eraikitzen ikas dezaten, bere buruarekin duten harremana barne.

Edukiak: indarkeria matxistaren jatorria, emozioak kudeatzeko estrategiak, ahalduntze indibiduala eta emakumeen sareak sortzea, defentsa pertsonalerako baliabide naturalak, tresna psikologikoak, gorputz-tresnak eta puntu zaurgarriak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Isa Bernal.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak, 8 eta 11 urte bitarteko neska batekin.

Non eta noiz: Portaleko dantza-gelan. 2021eko maiatzaren 29an.

Ordutegia: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 4 ikasle, eta gehienez 7 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gazteleraz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2021eko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumeentzakoikastaroak2021-01/

 

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 12an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 12tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 12an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 12tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

 

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Belaunaldien arteko autodefentsa feminista (2021-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 236 KB)
Belaunaldien arteko autodefentsa feminista ikastaroan izena emateko inprimakia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 121 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 52 KB)