Eibarko Udala

Gure inguruko sendabelarrak ezagutzeko eta erabiltzen hasteko oinarrizko ikastaroa (2025-01)

Ikastaro honetan gure inguruko sendabelarrak ezagutu eta identifikatuko ditugu. Zertarako balio duten eta nola erabili ditzakegun ikusiko dugu: nola eta noiz bildu, nola kontserbatu eta nola hartu. Era berean, sendabelar hauekin oinarrizko prestaketak egiten ikasiko dugu (oliotan eta alkoholetan beratuak). Azken horietatik abiatuz baltsamo eta ukenduak egiten ere ikasiko dugu.

Helburuak: Inguruan ditugun sendabelarretara gerturatzea; haiekiko interesa piztea eta oinarrizko prestakinak egiten ikastea. Emakumeen antzinako jakinduria berreskuratzea eta balioan jartzea.

Edukiak: hainbat landare mota ezagutu eta identifikatzea eta beraien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzea, landareekin infusioak, beratzeak eta egoskinak nola egin ikastea, gorputza landareekin garbitzea, landareak nola bildu, lehortu eta mantendu, hidrolatoterapia eta aromaterapia, oleatoak, tinturak eta mikrodosiak.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Oihane Lekunberri Ansola.

Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2025eko urriak 6, 13, 20 eta 27. 

Ordutegia: 17:30etik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 12.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/sendabelarrak2025-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25an.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, irailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera. 

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Gure inguruko sendabelarrak ezagutu eta erabiltzen hasteko oinarrizko ikastaroa tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Ikastaroaren FITXA

Deskargatu dokumentuak
Gure inguruko sendabelarrak ezagutu eta erabiltzen hasteko oinarrizko ikastaroa 2025-01 eus.pdf  
Ikusi | Jaitsi (183.7 KB)