Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gure barne konfiantza sendotuz (2023)

Konfiantza zerk indartu eta ahultzen du? Ze kanpo eta barne aldagaik eragiten digute? Nola jarri kontzientzia honi? Elkarrekiko ikaskuntzan eta bizipenean oinarritutako espazio bat sortuko dugu, barne-konfiantza elkarrekin elikatzeko, barne-ezagutza, ikaskuntza eta garapena zabalduz, ahalduntze partekaturako. Barrutik kanporako bidaia baita konfiantzarena, eta elkarrekin hazten gara.

Helburuak:

  • Nork bere burua ezagutzeko eta onartzeko kontzientzia lantzea, garapen pertsonalaren ikuspegitik.
  • Bizipen indargarrien bidez, barne konfiantza sendotzen duten aldagaiak bereiztea eta elkarrekiko ikaskuntzan bidea egitea.
  • Partekatutako espazio bat sortzea denon ahalduntzerako. 

Edukiak: sexu-genero sistema, komunikazio integrala eta ahalduntzailea, konfiantzaren oinarriak, barne eta kanpo mugatzaileak eta lekua hartu eta ahotsa jarri.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Arantxa Erasun Urtzelaieta.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko ekainak 1, 8, 15 eta 22.

Ordutegia: 17:30etik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle. 

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/konfiantza2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 19an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 19a. Ordua: 13:00.Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Gure barne konfiantza sendotuz ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 177 KB)
MATRIKULA ORRIA - HOJA DE MATRICULACIÓN  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)