Gora borroka feminista! Gure genealogietan arakatzen (2024-01)
Helburuak: feminismoaren oinarriak ezagutzea eta egindako ibilbideak konprenitzea; egungo errealitate soziala hobeto ulertzea; eta teoria eta praktika feministetatik abiatuta geure kontakizun kolektiboa eraikitzea.
Edukiak: teoria eta praktika feministen oinarriak, historian esanguratsuak izan diren emakumeak eta memoriaren eraikuntza kolektiboa eta eragin soziala.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango du: Miren Aranguren Etxarte eta Maider Kery Avaristo Iciar (Emagin).
Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.
Non eta noiz: Andretxea. 2024ko abenduak 9 eta 16.
Ordutegia: 16:30etik 19:30era.
Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/gora2024-01
Kudeaketa arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 27an.
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:
- Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
- Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
- Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.
Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, eta ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:
- Gora borroka feminista! Gure genealogietan arakatzen tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Gora borroka feminista! Gure genealogietan arakatzen ikastaroaren fitxa Ikusi | Jaitsi (140.1 KB) |
Onartuen zerrenda-Listado de admitidas (8).pdf Ikusi | Jaitsi (151.4 KB) |
Gora borroka feminista_Matrikula orria 2024-01.pdf Ikusi | Jaitsi (114.2 KB) |