Garaiko eta tokiko sukaldaritza begetarianoa (2024-01)
Helburuak: sormena eta ahalduntzea sukaldean garatzea, garaiko eta bertako elikagaiekin plater osasuntsu eta goxoak prestatzea eta sukaldaritza agroekologikoaren oinarriak ezagutzea.
Edukiak: bertako eta sasoiko produktuak, sukaldaritza ekofeminista kontzeptua, agroekologia eta elikadura burujabetza, emakume baserritarren aitortza, sukaldaritzako hainbat teknika ezagutu era praktikatu.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango du: Maitane Cabeza Bastias, Koxinatu.
Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.
Non eta noiz: Andretxea. 2024ko urriak 11, 18 eta 25 eta azaroak 8 eta 15.
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.
Ikastarora ekarri behar den materiala: Amantala, tupperra eta mozteko taula
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 12 ikasle.
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/sukaldaritza2024-01
Kudeaketa arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 27an.
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:
- Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
- Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
- Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.
Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, eta ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:
- Garaiko eta tokiko sukaldaritza begetarianoa tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Garaiko eta tokiko sukaldaritza begetarianoa ikastaroaren fitxa Ikusi | Jaitsi (139.9 KB) |
Onartuen zerrenda-Listado de admitidas (7).pdf Ikusi | Jaitsi (151.2 KB) |
Garaiko eta tokiko sukaldaritza begetarianoa_Matrikula orria 2024-01.pdf Ikusi | Jaitsi (113.5 KB) |