Flamenco feminista tailerra (2026-01)
Dantzatzea gustuko duzu? Hala bada, hauxe da zure ikastaroa. Oholtza oinekin astindu, gorputza askatu eta elkarrekin flamenkoa dantzatzeko aukera izango duzu. Aitzakia ezin hobea da gorputza libre sentitzeko eta patriarkatuari flamenko doinuez aurre egiteko. Ikastaro honetan talde-giroan eta erritmo biziz, dantza ez ezik, beste hainbat balio ere landuko ditugu.
Helburuak: Ahalduntze indibiduala, autoestimua eta boteretze pertsonalerako gaitasuna sustatzea; talde-lana, komunikazioa, errespetua eta entzutea sustatzea, eta emozio, esperientzia eta desioak adieraztea.
Edukiak: erritmoa, mugimendu fisikoa, koordinazioa eta ikasteko gaitasuna, banakako eta taldeko ahalduntzea eta beste kultura eta arte batzuk ezagutzea.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango duen: Askoa Etxebarrieta Lasheras (La pulga)
Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak.
Non eta noiz: Andretxea. 2026ko apirilak 9, 16, 23 eta 30.
Ordutegia: 17:30etik 19:30era
Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa:
9,71 €
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 14.
Ikastaroaren hizkuntza: euskara
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko otsailaren 2tik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/flamenco2026-01
Kudeaketa-arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 26an.
Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 26an, 09:00etan. Era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
- Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.
Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:
- Flamenco feminista tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.
Ikastaroaren FITXA