Fabrikazio mekanikoaren arloan enplegua sustatzeko programa (2024)

Proiektuaren helburuak: Eibarko langabeen edo lan prekarioa dutenen laneratzeko gaitasuna hobetzea:

  • Planoen interpretazioa eta kalibrazioa.
  • Formakuntza: (MF0091) Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa.
  • Formakuntza: Eskorga jasotzaileak gidatzea.
  • Formakuntza: Gaitasun pertsonalak.
  • Praktikak enpresetan.
  • Laneratze-prozesuan laguntza.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egotea edo lan prekarioa edukitzea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Positiboki baloratuko da Fabrikazio Mekanikoan esperientzia profesionala edota ezagutza izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2024ko otsailaren 5etik 23ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza eguneratua.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.

 

Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. FORMAKUNTZA (316 ordu).
  3. RAKTIKAK ENPRESAN (60 ordu).
  4. LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZA.
Deskargatu dokumentuak
Fabrikazio mekanikoaren arloan enplegua sustatzeko programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 127 KB)