Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fabrikazio mekaniko eta soldadura arloan enplegua sustatzeko programa (2023)

Proiektuaren helburuak:

Eibarko langabeen edo lan prekarioa dutenen laneratzeko gaitasuna hobetzea:

  • Formakuntza: (MF0091) Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa.
  • Formakuntza: Eskorga jasotzaileak gidatzea.
  • Formakuntza: Elektrodo estali bidezko soldadura.
  • Formakuntza: Gaitasun pertsonalak.
  • Praktikak enpresan.
  • Laneratze-prozesuan laguntza.

Bete beharreko baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egotea edo lan prekarioa* edukitzea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Positiboki baloratuko da Fabrikazio Mekaniko nahiz Soldadura arloan esperientzia profesionala edota ezagutzak izatea.

 * Honako hauek hartzen dira lan prekariotzat: iraupen jakineko kontratuak, urtebetetik beherako iraupena dutenak, lanaldi partzialeko kontratuak eta 1.000 eurotik beherako hileko ordainsari garbia duten kontratuak, aparteko ordainsarien hainbanaketa barne.

Eskaera egiteko epea: 2023ko martxoaren 9tik 24ra arte (biak barne).

Tramitazio kanalak:

    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Goian adierazitako baldintzak betetzen dituen pertsonak edo bere ordezkari legalak joan beharko du. Programan parte hartzeko eskaera aurrez aurre beteko dute PEGORAko langileek. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.

 

Programaren garapena:

  1. Parte-hartzaileak aukeratzea.
  2. Formakuntza (316 ordu).
  3. Praktikak enpresan (gutxienez 60 ordu).
  4. Laneratze-prozesuan laguntza.
Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Fabrikazio eta Soldadura programa (2023)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 485 KB)