Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskalada tailerra (2020ko martxoa)

Eibarko Udalak eskaladan inguruko hirugarren tailerra antolatu du kirol ikusgarri honetan murgiltzeko. Izena emateko epea otsailaren 17tik 24ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Helburuak:

  • Kirol ezberdinen eskaintza zabaltzea.
  • Haurren eskaerei erantzuna ematea.
  • Lagun berriak egitea eta adin tarte bereko lotura egonkorrak sustatzea.
  • Eibarko elkarteei laguntzea.
  • Haurren aisialdian modu aktiboan gozatzeko aukerak zabaltzea.  
  • Neska-mutilen arteko aukera Berdintasuna sustatzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila (Haurreria eta Gazteria).

Zeinen eskutik: Gipuzkoako Mendizale Federazioa.

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoentzat.

Tokia: Ipurua Kiroldegiko rokodromoan.

Datak eta ordutegia (egun eta ordutegi bakarra aukeratu ahal da):

  • Martxoak 1. Ordutegia: 16:45 – 18:15.
  • Martxoak 1. Ordutegia: 18:15 – 19:45.
  • Martxoak 8. Ordutegia: 16:45 – 18:15.
  • Martxoak 8. Ordutegia: 18:15 – 19:45.
  • Martxoak 15. Ordutegia: 16:45 – 18:15.
  • Martxoak 15. Ordutegia: 18:15 – 19:45.
  • Martxoak 22. Ordutegia: 16:45 – 18:15.
  • Martxoak 22. Ordutegia: 18:15 – 19:45.

 

Ikasleek ekarri beharreko materiala: Kirola egiteko zapatilak eta arropa erosoa.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuak: 5€.
  • Eibartik kanpokoak: 10€.

 

Ordaintzeko modua: Matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 4, eta gehienez 6.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskeraz.

Izena emateko tokia:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Eskaera egiteko epea: otsailaren 17tik 24ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskalada tailerrean izena emateko eskaera behar bezala beteta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Eskaera presentzialki egiten bada, nortasun agiri nazionala aurkeztu beharko da PEGORAn, emandako datuak egiaztatzeko.

 

Kudeaketa arauak: 

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2020ko otsailaren 27an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 27an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku batean sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da otsailaren 27an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

 

Oharrak: Ezarritako ikasle kopurua gainditzen bada, urtarrileko eta/edo otsaileko eskalada tailerrean onartuak izan diren ikasleak automatikoki zerrendatik kanpo geldituko dira, zozketan parte hartzeko aukerarik izan gabe.

Talde batean izena emandakoen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada eta beste taldeetan izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, aurreneko taldea beste taldeko ikasleez osatu ahal izango da zozketak emandako emaitzari atxikituz eta ikastaroa jasoko duten ikasleen adin bereko taldeari lehentasuna emanez.

Hala ere, plazak libre geratzen badira, aurreko hilabeteetan tailerra egin dutelako kanpoan geratu diren haurrek bete ahal izango dituzte plaza hauek. Horretarako, otsailaren 27an goizeko 10:00etan zozketa bat burutuko da aurreko hilabeteetan (urtarrila eta otsaila) parte hartu eta hilabete honetan izena eman dutenen artean. Kasu horretan, ez da kontuan hartuko eskaera orrian ezarritako eguna eta ordua.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Eskalada tailerra: izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB)
Eskalada tailerra: informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 330 KB)