Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Erabakiak hartzea: Tapiz Tailerra (Ehunen bilbea)

Agian ikasi ditugun uste mugatzaileengatik, gure balioekin lerrokatuta bizi ez garelako edo beti egin duguna nola aldatu ez dakigulako, erabakiak hartzea ez da beti erraza izaten. Ikastaro honetan, tapiza sortuz, geure burua birpentsatu eta erabakiak hartzen lagunduko diguten tresnak eskuratuko ditugu. Ahalduntzerako bide propioa ehundu nahi duten emakumeei zuzenduta dago. Beren kabuz erabaki nahi duten emakumeak.


 Helburuak:

  • Erabakiak hartzen lagunduko diguten tresnak partekatzea.
  • Sormena bultzatzea, nork bere burua ezagutzeko tresna gisa.
  • Gure uste mugatzaileak detektatzea, jabekuntza nola baldintzatzen diguten ohartzeko.

Edukiak:

Uste mugatzaileak, balioak hautematea eta lerrokatzea, tapiz bat diseinatzea eta erabakiak hartzea, mugatzen gaituzten beldurrak aztertzea, erabakiak hartzean ahalduntzeko tresnak.

Tramitatzailea:

Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

 

Nork emango du: Marian Idiáquez.

Hartzaileak:  18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz:  Andretxea. 2022ko urriak 19 eta 26 eta azaroak 2, 9, 16 eta 23.

Ordutegia:  17:00etatik 20:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta  gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/tapiz2022

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 13an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 13tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa eginbehar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Erabakiak hartzea: tapiz tailerra (ehunen bilbea) ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938  telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)
LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)