Eibarko Udala

Emakumearen zikloak eta osasun hormonala (2025-01)

Gaur egun hilekoaren inguruan osasun-arazo eta desoreka handiak ikusten ditugu. Geure gorputzaren sintomak ulertzeko eta tratatzeko baliabide gutxi eta autonomia urria dugu. Ohikoenak diren arazoei aurre egiteko asmoz honako hiru saioak antolatu ditugu, ugaltze etapa osoan bizi-kalitate handiagoz bizitzeko lagungarri izan daitezen. Hilekoa orekatzeko, ikasiko dugu sendabelar-nahasketak eta infusioak egiten min fisikoa zein emozionala tratatzeko, minarentzako ukenduak egiten eta lurrun-bainua prestatzen umetokia zaintzeko. Sendabelarrak eta ukenduak probatu egingo dira, eta parte-hartzaile bakoitzak ukendu bat eramana ahal izango du etxera.

Helburuak: Emakumeen zikloak ezagutzea, eta hilekoaren mina arintzeko eta sor daitezkeen desoreka eta arazoei aurre egiteko baliabideak eskaintzea; baita oreka hormonala izateko elikadura ohiturak ezagutzea ere.

Edukiak: osasun hormonala zerk indartzen duen eta zerk ahultzen duen; bizitzaren une ezberdinetan dauden beharretan sakontzea; sendabelarrak eta baliabide konkretuak lantzea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Garbiñe Larrea Iturralde

Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak.

Non eta noiz: Andretxea. 2025eko martxoak 5, apirilak 9 eta maiatzak 7.

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 15.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki  esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumearenzikloak2025-01

Kudeaketa-arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 25ean.

Matrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartutakoen zerrenda  PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroran izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera. 

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo  baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurreinskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean. 

  • Emakumearen zikloak eta osasun horrnonala ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta.  

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.