Emakumeak inprobisatzen (2025-01)
Antzerki-inprobisazioaren jokotik esperimentatu ahal izateko tailerra da hau, dramaturgia kolektiboaren hastapena. Inprobisazio-tekniken bidez, geure burua pixka bat gehiago ezagutuko dugu, gure mugak deskubrituko ditugu eta gure harremanetarako moduan baldintzatzen gaituzten blokeoak desegingo ditugu. Jolasetik eta barreetatik ezagutu eta esperimentatu nahi duen emakume orori zuzenduta dago, interpretazioan duen esperientzia kontuan hartu gabe.
Helburuak: Gure artean espazio ludiko batez gozatzea, sormenekoa eta adierazpen askekoa, antzerki-inprobisazioaren teknikara hurbiltzea, onarpena eta asertibitatea lantzea, sorkuntza kolektiboa esperimentatzea eta entzutea garatzea, geure buruaz barre egitea, jolasetik hainbat rol eta egoeratan partekatzea, irudimena garatzea eta espazio huts batean sortzen ikastea, arte iragankorraren askatasuna bizitzea, egunero agertzen zaizkigun egoeren aurrean barreak duen garrantzia baloratzea, inprobisazioaren artearen arintasunetik ikastea eta adierazteko, erakusteko eta partekatzeko tresnak eskuratzea.
Edukiak: inprobisazio-teknikak, inprobisazioaren bidez ahalduntzea, gorputz-adierazpena, mimoa eta pantomima, pertsonaiak sortzea, talde-lana, inprobisazio-dramaturgia eta askotariko jolasak, inprobisatzeko baliabide gisa.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango duen: Elba Ruiz eta Zahira Montalvo (Kankaneo Teatro).
Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak.
Non eta noiz: Arrateko aterpetxea. 2025eko urriak 4.
Ordutegia: 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era.
Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 20.
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/inprobisatzen2025-01
Kudeaketa arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25an.
Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, irailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
- Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.
Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko aurrematrikula egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:
- Emakumeak inprobisatzen tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.