Elkar zaintzarako biodantza (2025-01)
Helburuak: Elkar zaintzea, norbere burua ezagutzea eta maitatzea, eta autoestimua garatzea.
Edukiak: musikaren, arteterapiaren eta masajeen bidez bizipenak azaleratzea.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango du: Belén Olaziregi Espartza
Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak.
Non eta noiz: Andretxea. 2025eko martxoak 7, 14, 21 eta 28, apirilak 4, 11 eta 25 eta maiatzak 9.
Ordutegia: 17:30etik 19:30era
Ikastarora ekarri behar den materiala: Arropa erosoa.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 20.
Ikastaroaren hizkuntza: euskara.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/biodantza2025-01
Kudeaketa-arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 25ean.
Matrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.
Onartutakoen zerrenda PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 25etik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
- Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera.
Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurreinskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:
- Elkar zaintzarako biodantza tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.