Eibar mugimenduan (2022-01)
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.
Hartzaileak: 2014 urtean jaiotakoetatik 21 urte arte.
Taldeak, datak, ordutegiak, tokia, formatzaileak:
"MUGIMENDUA"Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutakoak 2 €.
- Eibarren erroldatuta ez daudenak 4 €.
Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.
Tailerren hizkuntza: euskaraz.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da urtarrilaren 21etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/eibarmugimenduan2022-01
Kudeaketa arauak:
Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrenda lortuko da eta taldearen kudeaketa burutuko da.
Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2022ko otsailaren 2an.
Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 2an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik tailerrean izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
- Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.
Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da otsailaren 2an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:
- "Eibar Mugimenduan" izeneko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
- Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Informazio-fitxa: Eibar mugimenduan (2022-01) Ikusi | Jaitsi (382.5 KB) |
Matrikula-orria: Eibar mugimenduan (2022-01) Ikusi | Jaitsi (112.5 KB) |