Dibujo eskola: 2024/2025 ikasturtea
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila.
Taldeak eta ordutegiak:
Umeak (8-12 urte):
- Astelehenak eta asteazkenak 17:15 – 18:45. 25 PLAZA.
- Astearteak eta ostegunak 17:15 – 18:45. 25 PLAZA.
Helduak (13 urtetik gorakoak):
- Astelehenak eta asteazkenak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
- Astearteak eta ostegunak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
- Astelehenak eta asteazkenak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.
- Astearteak eta ostegunak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.
Matrikulak aurkezteko epea eta tokia:
- MATRIKULEN BERRITZEA: 2024ko maiatzaren 13tik 24ra (biak barne). Dokumentazioa aurrez aurre entregatu beharko da PEGORAn.
- IKASLE BERRIEN MATRIKULAZIOA: 2024ko maiatzaren 27tik ekainaren 20ra (biak barne). Dokumentazioa aurrez aurre entregatu beharko da PEGORAn.
PEGORAn itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Matrikula berritu nahi bada, matrikula berritzeko eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.
- Ikasle berrien kasuan, ikasle berrien matrikulazio orria behar bezala beteta eta sinatuta.
- Tarifa bereziak eskatzen badira:
- Familia-unitate bereko hainbat kideren matrikularako: egindako matrikulen fotokopiak.
- Familia ugarien kasuan, familia ugariaren tituluaren kopia.
- Guraso bakarreko familiaren kasuan: familia liburuaren fotokopia.
- Familia unitatearen diru-sarreren arabera:
- Aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpena. Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala. Matrikula egiterakoan dokumentazio hau eskuratu ez bada, 2024ko irailaren 15era arteko denbora dago PEGORAn aurkezteko.
- Familia Liburuaren fotokopia.
- Elkarbizitza-bolantea, matrikulazio egunekoa (PEGORAn eskuratu daiteke).
- % 75eko hobaria eskatzen bada, eta Eibarko Udalari beharrezko datuak/dokumentuak zuzenean eskuratzeko baimena ematen ez bazaio matrikula orrian: Matrikulatutako adingabearen tutela duen pertsona hori matrikulazio-urtearen aurreko urteko abenduaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen dokumentua eta matrikulatutako pertsonaren errolda bolantea.
Prezioak eta tarifa bereziak: Tasen dokumentua kontsultatu.
Ikastaroaren ordainketa: Matrikula hiru zatitan ordainduko da (urrian, abenduan eta martxoan) hirurak zenbateko berdinekoak izango dira.
Oharrak:
Matrikula gauzatzeko unean bertan sortzen da urteko kuota ordaintzeko obligazioa, beraz, ikasturtean zehar egon daitezkeen bajek –ikasturtea amaitzeko gera daitezkeen hilabeteak zenbat diren kontuan hartzeke- ez dute urteko kuota murrizteko eskubiderik sortzen. Ostera, 2024ko irailaren 15a baino baino lehen baja eskatzen dutenek, matrikularen zenbateko osoaren %10a ordaindu beharko dute. Baja beranduago eskatuz gero, matrikularen % 100a ordaindu beharko dute.
Tarifa bereziak ez dira metagarriak izango eta ikasturtean zehar emandako alten kasuan ez dira aplikatuko.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Dibujo eskola: matrikulazioa berritzeko eskaera Ikusi | Jaitsi (138.8 KB) |
Dibujo eskola: ikasle berrien matrikulazio orria Ikusi | Jaitsi (143.6 KB) |