Dantza Masterclass 2021

Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzkoa Gazte tour” programaren barruan Masterclass hau antolatzen dute.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Hartzaileak: 2007. urtean edo lehenago jaiotakoentzat antolatutako Masterclass-a da.

Data: Abenduak 11.

Ordutegia: 11:30-13:00.

Tokia: Ipurua Kiroldegian, dantza gelan (piszinan gainetik dagoena).

Formatzailea: Claudia Riera.

Hizkuntza: Ele bitan.

Prezioa: Dohainik.

Aurrematrikula: Ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da azaroaren 26tik abenduaren 8ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/dantzamasterclass

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrenda lortuko da eta taldearen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2021eko abenduaren 9an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: abenduaren 9an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik tailerrean izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da abenduaren 9an, 12:00etatik aurrera.

Aurre-inskripzioan onartua izan ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko egunean (Masterclass-ean) dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Dantza Masterclass ikastaroan izena emateko orria behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Dantza Masterclass 2021: oinarriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 443 KB)
Dantza Masterclass 2021: izena emateko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 98 KB)