Eibarko Udala

Boxeo feminista (2026-01)

Estereotipo ugari daude boxeoari buruz: besteak beste, gizonen indarra. Hala ere, gero eta emakume gehiagok egiten du boxeoa. Boxeo tailer honetan, kirol honekiko lehen harreman bat izango dugu; erakutsiko dugu emakumeok borrokalariak garela, zenbait gaitasun tekniko ditugula boxeoa egiteko, eta planteatu ditugun erronka pertsonal eta kolektiboei aurre egingo diegula.

Helburuak: konfiantza sortzea, aldartea hobetzea eta estresa hobeto koordinatzea eta murriztea.

Edukiak: hainbat kolpe, pauso, defentsa eta teknika motak ikastea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Ixa Rodríguez Saez

Hartzaileak: interesa duten 16 urtetik gorako emakume guztiak.

Non eta noiz: Andretxea. 2026ko maiatzak 23. 

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: ahal bada, eskularruak.

Ikastaroaren prezioa: 

7 €

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 20.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko otsailaren 2tik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/boxeofeminista2026-01

Kudeaketa-arauak: 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 26an.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 26an, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Boxeo feminista  tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
  • Adingabearen tutorea izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa. 

Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.

Ikastaroaren FITXA